GLOBALIZATUA

 Atal honetan Txanelan ikasten ditugun edukiak errepasatu eta lantzen jarraitu dezakezue.


Otsailak 24

Lo ondo egiteko hainbat aholku ditugu, hona hemen batzuk:

Lo ondo egiteko aholkuak

Hona hemen, beste hainbat aholku:

  • Digestioa eginda joatea ohera, ez gose, ez oso bete. 
  • Kola moduko freskagarri ez hartu. 
  • Lokartu aurretik, lasaitzen zaituen gauzaren bat egin: irakurri, musika lasaia entzun...
  • Zaratarekin ez egin lorik, nahiz eta ez entzun.
  • Ordutegia zaindu, saiatu ordu berberean oheratzen eta esnatzen. 
  • Arnasketa lasaia eta sakona egin, erlaxatzeko.

Otsailak 23

Zentzumenak lantzen hasiko gara, eta horretarako, ondorengo Genially-a erabiliko dugu:





Otsailak 
22

Garunaren inguruan ikasten jarraitu dugu gaur eta hemen errepasorako jolasa:

Garuna_jolasa

Otsailak 19

Garunarekin lanean hasi gara eta gaur nerbio-sistemari buruz hitzegiten egon gara. Bideo bat ere ikusi dugu:


Otsailak 18

Euskaran pertsonen deskribapenak nola egiten diren ikasi dugu. Beheko dokumentuan, azalduta daukazue zer eta nola idatzi deskribapenean.

DESKRIBAPENA



Otsailak 5

Gaia errepasatzeko, hemen duzue Kahoot jolasa. Sartu beharreko kodea ondorengo hau da: 09731248 

Zorte on!


Urtarrilak 12

Hemen duzue "Asterix eta Kleopatra" pelikula. Ea tartetxoren bat aurkitzen duzuen eta pelikula ikus dezakezuen, demasa da! (Gaztelaniaz dago, baina ziur ulertuko duzuela)


1. unitatea

                                                 

Azaroak 9

Gelan esan dugun bezala, Bergarako bakoitzaren txoko kuttuna zein den azaldu beharko diezue zuen lagunei. Esan behar duzuena ondo prestatu ahal izateko, hemen dituzue erantzun beharreko galderak: 

  1. Aurkezpena: Kaixo, ni zure izena naiz, eta nire "Txoko kuttuna" zein den azalduko dizuet.
  2. Non dago? Nire "Txoko kuttuna"..... gertu dago.
  3. Zergatik gustatzen zaizu? Oso gustuko txokoa dut, ..... -lako.
  4. Nolakoa da eta Zer egiten duzu bertan? Nire "Txoko kuttunean" ..... dago. Bertan, .... egiten dut.
  5. Amaiera: Espero dut nire "Txoko kuttuna" zuen gustukoa izatea. Eskerrik asko.
Badaezpada eta ideiak hartzeko, hemen duzue gelan irakurri berri dugun Maiderren txoko kuttunaren testua:


Asteartean, azaroaren 17an, egingo duten ikasleak:

3A

Mikel
Ian
David
Jon E.
Haizea
Martin
Unai
Oier
Dylan
Maddi
Nahia

Asteazkenean, azaroaren 18an, egingo dutenak:

3A

Ane
Jon V.
Janire
Urko
Jon H.
Maialen
Unax
Joritz
Nora
Alazne

Azaroak 4

Gai amaierako bakarkaka lana egingo dugu datorren asteazkenean, horretarako, hemen egingo dituzten ariketak:

  • Euskal Herriko mapa mutu bat bete beharko dute. Horretarako, koadernoan duten mapa edo blogean jarri genuen jolasa erabili dezakezue errepasorako: Hemen jolasa: Euskal Herriko mapa mutua_jolasa
  • Euskal Herriaren inguruko hainbat galdera erantzun beharko dituzte. Horretarako, koadernoan duten testua errepasatu beharko dute. Ondorengo testua da koadernoan dutena: 

  • 5 auzo-moten izenak ikasi beharko dituzte eta hauen ezaugarriak. Hau, koadernoan itsatsita duten paperetik ikasi ahal dute. 
  • Irteerarako idatzi genituen arauetatik 2 idatzi beharko dituzte. 
  • Zerbitzuak sailkatzen ere ikasi dugu (5 zerbitzu mota). Ariketan ere, zerbitzuak sailkatu beharko dituzte.
          Azken hiru puntuak (auzo-motak, arauak eta zerbitzuak) errepasatzeko, hemen ariketa bat: Auzo-motak, arauak eta zerbitzuak


Azaroak 3

Auzoak zer diren eta zein motatakoak dauden ikasi dugu, ezta? Gogoratu auzoak herri edo hiri bat osatzen duten zatiak direla. 

Eta zerbitzuak, zenbat motatakoak ezagutzen dituzue? Osasun zerbitzuak, kirol zerbitzuak, kultura zerbitzuak, aisialdirako zerbitzuak, salerosketa zerbitzuak, garraio zerbitzua... Zenbat zerbitzu!

Orain, errepasatu dezagun ikasitako guztia. Horretarako, hemen duzue jolas bat, eginez eta eginez ikasiko duzue. Gainera, irteerarako arau batzuk ere errepasatuko dituzue!

AUZOAK ETA ZERBITZUAK


Irailak 28

Gelan, abesti berri hau ikasi dugu. Segi etxean entzuten, ziur aski Euskal Herriko probintziak ikasteko balioko dizuela eta!

Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun

Irailak 23

Aste honetan, euskaraz datak nola idatzi behar diren ikasi dugun. Hemen duzue jolas bat, errepasatu ahal izateko: 

Datak idazten


Abezearekin ere lan egin beharko dugunez, hemen duzue abesti bat laguntza moduan: 

Euskal abezea_kanta


Euskal Herriko mapa ere landuko dugu astean. Probintziak eta hiriburuak ikasiko ditugu. Hortan laguntzeko, hemen jolas bat: 

Euskal Herriko mapa mutua_jolasa


Kahoot bat ere sortu dugu. Hona hemen lotura: 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat